>HIRGINTZA PARTE HARTZAILEA

Anakako auzo hobekuntza plan parte hartzailea 2009an burututako ekimen bat izan zen. Anakako auzo elkartea eta Etxegorri, arkitektura ikasleen kolektiboa, izan ziren ekimen honen bultzatzaile nagusiak, Lakaxita Gaztetxea eta Irungo Bilgune Feministaren kolaborazioaz.
Plan honek Irungo Hirigintza Plan Orokorraren diagnostikoa eta Auzoen plana aurrera eramaten ari zirelarik egin zen. Parte hartze sakonagoa eta integralagoa planteatu zuen eta aldi berean alternatiboa zein osagarria izatea nahi zuen.